XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZAK Or, nonbait esan nuenez, euskaldun batzuek poztu egin ziren.

Iritzi ortakoa bakarrik ez naizela, geroago ikusi det.

Caracas'tik Euskalerrira etorritako etxekandere euskalduna ere, iritzi ortakoxea zala ikasia naiz.

Izan ere, ainbeste euskaldun erbestean izan gera; eta, beti, beiñola utzi genduen Aberria, eta Aberriko izkuntza maite-bakarra beti gogoan izan degu. Askok beintzat bai.

Orain, berriro, otsaillaren ogeitabosgarrenean, Euskaltzaindi'koek, nere irakasle aundi BARANDIARAN Joxemiel'i egin zioten eskaintzaz eskerrak emanez, arek auxe esan: Euskera galtzen ba'da, gure askaziak egin du.

Noski, gure euskerak itz-egiñez eta geron ezpañetatik utzi gabe iraun dezake.

Itz-egitetik, itz-egitera ere, alde ederra dago!!.

Agian, itz-egiterakoan euskaldunago gabiltza, euskeraz idazterakoan baño.

Beintzat izketan ari geranean, onako itz au ez dakit, iñon bein ere entzun ote-dedan.

Nik bezela, beste askok ere ez.

Idatzi bai.

Geiegi ere bai, noski!!! Idazterakoan AZPIMARRATU itz au, euskeraz asko erabiltzen dute.

Askotxo ere bai!! Itz orri dagokion erderazkoa, erdaldunek askotan darabilkitela?....

Eta besterik gabe, guk ere beste orrenbeste egin bear al degu?.

AZPIMARRATU orren adirazpena, eusko itzez ez al genezake adirazi? Itzaren mamia, euskal itzez erabili ez?.

Agian onela: IKUSTARAZI edo IAKINARAZI.

Bai ta, bakoitzak berak eratutako edo asmatuko luken itzez ere.

Ain itsusi gertatzen zaidan, AZPIMARRATU itz au, lenengo nori bururatu zitzaion ez dakit.

Eta, obe!! Iakingo ba`nu, alako ori aurpegira bota gabe ez nintzake egongo.

Orixe!! Minduko litzake.

Eta, iñor mintzeko eta zapuztutzeko gogorik ez det.

Almenik gutxiago.

Nik baño euskera geiago dakitenak, asko dira. Zorionez, gañera. Loyola, 1989.2.28 Etxebarria'tar P.S.J.